Ainara Ortega eta Iñaki Salvador (Artea, Bizkaia)

Xehetasunak

Ordua: 19 maiatza, 2023 19:30

Non? Infante Kalea, 2, 48142 Gaztelu-Elexabeitia, Bizkaia

Ekitaldi mota: Kontzertua

Informazio gehiago

Ainara Ortega eta Iñaki Salvador 2004ean hasi ziren lankidetzan. Iñakik “Te doy una canción” , (Abesti bat ematen dizut) kantautoreen abestietik jaiotako jazz proiektuan, Ainara ahotsa jartzera gonbidatu zuenean. Harrezkero, hamaika proiektu artistiko partekatu dituzte askotariko formatuetan.

 

Besteak beste, “El club de las mujeres invisibles” (Emakume ikusezinen kluba) antzezlanean parte hartu dute, “Kantaginjazz” kontzertu tematikoarekin euskarazko abestiak omenduz. Laboa eta Imanol bezalako musikariak goratu dituzte “Laboa Jazz” eta “Imanol Jazz” lanetan. Zinemako soinu-banda ahaztezinen musika birsortu dute horri eskainitako kontzertu tematiko batean, eta mota guztietako ekitaldi, jaialdi eta grabazioetan parte hartzeko eskatu diete. Iñaki Ainararen lehen diskoko, “Scat”, piano-jolea ere izan zen.

 

18 urte elkarrekin lanean aritu ostean Arteara etorriko dira kidetasunez elkarbanatutako ibilbidea islatzen duen bilduma aurkezten. Elkarrekin egindako lan guztietako abestiak entzungo dira: jazz abesti ezagunenak, filmetako musika, euskal kantagintzako klasikoak, baita espainiar eta kubatar kantautoreen munduko abesti ahaztezinak ere. Guztia, beraien interpretazioak musika inprobisatuaren eta sormen askatasunaren ikuspegitik aurkeztuta.