Scat - Ainara Ortega 2015

Kantuz bizi naiz eta kantuz nahi bizi,
kantuz igortzen baititut nik penak ihesi.

Bibolinaz gain hainbat instrumenturekin dibertitzen naizen arren ez dut ahotsa bezalakorik topatu, ez kontrabaxua, ez pianoa, ezta ukelele hawaiarra ere, bai, ez da hemengoa, hawaiarra da. Bila jarraituko dut baina argia eta itzalak topo egiten duten mugan ere asperen eme bat ernatzen zait eztarritik, kantua da.

 

Kantuz aritu nintzen ni ere maitea Nafarroako lurrian sartzian; gogorra bezainbat da ederra bizitza. Ez dadila itsusiagoa izan heriotza.

 

Ilean lorea paratuta igotzen omen naiz eszenatokietara, batzuetan ez naiz konturatu ere egiten txoriak adina ditudala loreak buruan, eroxka naizela maiz esaten didate, hori egia da; esaten didatela da egia. Ez dut ez izateko arraozoirik topatzen, bizitza da handiena, edan ase arte beretik baina ez ahantzi bertzeei ere edaten ematen.

 

Lesakan hasi zen abestearen ibilbide hau niretzako, San Juan bezperan zubigañin kantatzen, emozioak eta malkoek errekarako bidea hartu zuten hartan bezalaxe berriz ere Lesakari kantatuko diot Onin diskoan. Ingelesez aski baikorra luke izenburua, euskaraz ezkerreko estea bete eta bapo geratzeko neurrikoa litzateke baina Lesakan…Lesakan asperen bat da, datozenen eta joan direnen erreka koxkor zaharra, ur berria, lur gorriko eremuen aska, Eskol Ttikiko musikarien ahaidea, zubigaineko dantzarien zaindaria. Niretzako? Iragana baina aski ongi bizitakoa.

Ainara Ortega - ONIN - 2019Bibolinaz gain hainbat instrumenturekin dibertitzen naizen arren ez dut ahotsa bezalakorik topatu, ez kontrabaxua, ez pianoa, ezta ukelele hawaiarra ere, bai, ez da hemengoa, hawaiarra da. Bila jarraituko dut baina argia eta itzalak topo egiten duten mugan ere asperen eme bat ernatzen zait eztarritik, kantua da. Kantuz bizi naiz eta kantuz nahi bizi, kantuz igortzen baititut nik penak ihesi. Kantuz aritu nintzen ni ere maitea Nafarroako lurrian sartzian; gogorra bezainbat da ederra bizitza. Ez dadila itsusiagoa izan heriotza. Ilean lorea paratuta igotzen omen naiz eszenatokietara, batzuetan ez naiz konturatu ere egiten txoriak adina ditudala loreak buruan, eroxka naizela maiz esaten didate, hori egia da; esaten didatela da egia. Ez dut ez izateko arraozoirik topatzen, bizitza da handiena, edan ase arte beretik baina ez ahantzi bertzeei ere edaten ematen. Lesakan hasi zen abestearen ibilbide hau niretzako, San Juan bezperan zubigañin kantatzen, emozioak eta malkoek errekarako bidea hartu zuten hartan bezalaxe berriz ere Lesakari kantatuko diot Onin diskoan. Ingelesez aski baikorra luke izenburua, euskaraz ezkerreko estea bete eta bapo geratzeko neurrikoa litzateke baina Lesakan…Lesakan asperen bat da, datozenen eta joan direnen erreka koxkor zaharra, ur berria, lur gorriko eremuen aska, Eskol Ttikiko musikarien ahaidea, zubigaineko dantzarien zaindaria. Niretzako? Iragana baina aski ongi bizitakoa

Agenda

Non ikusi ahal izango nauzu? Ez galdu datozen kontzertu eta ekitaldiak. Animatu eta gerturatu!

Azken historioak

Blogean igotako azken gogoeta eta historioak dira hauek.

Scat - Ainara Ortega 2015

Scat – 2015.

Scat, toda una declaración de intenciones de mi primer disco en solitario.

Abestiak

1. All the things you are

6:09

2. Izarren hautsarik balitza

7:32

3. Chega de Sudade

6:10

4. Señor Ménierè conoce a Endolinfa

7:49

5. Location of dreams

2:35

6. Donna Lee

4:48

7. Zure tristura

4:55

8. Vida de bailarina

7:26

9. Con la música no se juega

4:27

10. 'Round midnight

8:04

11. Scat

2:02