Kopaz Kopa, Gernika

Kopaz kopa antzezlana

Xehetasunak

Ordua: 12 azaroa, 2022 19:00

Non? Lizeo Antzokia, Ocho de Enero Kalea, 4, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia

Ekitaldi mota: Antzezlana

Informazio gehiago

Rex Pickett-en ‘Entre copas/Sideways’ eleberriaren euskarazko bertsioa da. Asier Sota, Iñigo Aranbarri, Ainhoa Aierbe eta Ainara Ortega antzezlanaren protagonistak dira, eta zuzendaria, Garbi Losada.

“Kopaz kopa”, Garbi Losadak eta Jose Antonio Vitoriak moldatu eta Ane Labakak itzulitatako antzezlana da. Honetan, detailez jositako istorio txikiak kontatzen dira. Hasieran komedia hutsala badirudi ere, antzezlana garatzen doan artean, karga sakonagoa bereganatzen doa.

Ados Teatroa-k eta Bidebitarte Kooperatiba-k produzitutako antzezlana, xumetasunez kontatutako istorioa da. Entretenitzen utzi gabe, bakardadea, indibidualismoa, laguntasuna eta melankolia bezalako gaietan murgiltzen da.

“Kopaz kopa”-k gozatzera gonbidatzen gaitu, existentziaren momento grisak alde batera uzten. Eta atzeko planoan, beste pertsonaia bat balitz bezala, upeldegiak eta mahastiak: Lau protagonisten sentimenduen leherketak hautsitako bakezko leku gisa.