Kopaz kopa Antzerkia Tolosan

Kopaz kopa antzezlana

Xehetasunak

Ordua: 28 urtarrila, 2022 20:30

Non? Leidor Aretoa San Frantzisko Pasealekua Ibilbidea, 6, Tolosa

Ekitaldi mota: Antzezlana

Antolatzailea: Tolosako Udala

Informazio gehiago

“KOPAZ KOPA” antzezlana izango duzue ikusgai Tolosako Leidor Aretoan datorren urtarrilaren 28an. Rex Pickett-en ‘Entre copas/Sideways’ eleberriaren euskarazko bertsioa da. Asier Sota, Iñigo Aranbarri, Ainhoa Aierbe eta Ainara Ortega antzezlanaren protagonistak dira, eta zuzendaria, Garbi Losada.

 

“Kopaz kopa”, Garbi Losadak eta Jose Antonio Vitoriak moldatu eta Ane Labakak itzulitatako antzezlana da. Honetan, detailez jositako istorio txikiak kontatzen dira. Hasieran komedia hutsala badirudi ere, antzezlana garatzen doan artean, karga sakonagoa bereganatzen doa.

 

Ados Teatroa-k eta Bidebitarte Kooperatiba-k produzitutako antzezlana, xumetasunez kontatutako istorioa da. Entretenitzen utzi gabe, bakardadea, indibidualismoa, laguntasuna eta melankolia bezalako gaietan murgiltzen da.

 

“Kopaz kopa”-k gozatzera gonbidatzen gaitu, existentziaren momento grisak alde batera uzten. Eta atzeko planoan, beste pertsonaia bat balitz bezala, upeldegiak eta mahastiak: Lau protagonisten sentimenduen leherketak hautsitako bakezko leku gisa.