Arineketan Zornotzan

Arineketan - Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastre Duo

Xehetasunak

Ordua: 05 ekaina, 2021 19:00

Non? Zornotza Aretoa, Urbano Larruzea Kalea, s/n, 48340 Amorebieta-Etxano, Bizkaia

Ekitaldi mota: Kontzertua

Informazio gehiago

Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarien proiektu berri bat da, Xabier Zeberio, Agate Amilibia eta Ainara Ortegaren partehartzearekin. Elkar hartze horren fruitua, argitaratu berri duten izen bereko musika lana. Aspaldiko adiskidetasuna du oinarri, eta elkarrekin sortu eta musika egiteko beharrari erantzuten dio.

 

J.I. Iztueta folklore biltzailearen 250. urteurrena, eta haren “Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia” liburua hartu dituzte abiapuntu. Hark jasotako doinu eta hitzek bidea ireki, euskal doinu eta erritmoak oinarri dituzten sorkuntza propioak gehitu dizkiote.

 

Hortik aurrerakoa? Jolasa, broma, txantxa eta dibertsioa. Txistu eta Pianoaren arteko elkar-hartzea, eta ihesa. Bide batez, euskal folkloreko doinu zahar askori hautsak kendu eta gaur egungo dantza taldeei material berria eskura utziz.